Kolodioi heze bidez argazkiak ateratzen erakutsiko du Jon Andoni Martinek larunbatean Azkoitiko Gaztetxean. Argazkiak 1851. urtean bezalaxe ateratzeko aukera eskainiko du Martinek, 10:00etan hasi eta amaitu arte.
Kolodioi heze bidezko erretratuak zuzenean metalezko edo beirazko plaka baten gainean egiten dira, XIX. mendeko formulen arabera prestatzen den gelatinazko emultsio batekin. Prozesu osoa argazkia ateratzen den une bertan egin behar izaten da, argazki mota horren izaera kimikoak eta artisauak modu horretan egitea eskatzen baitu. Ondorioz, irudien sorrera zuzenean ikusteko aukera eskainiko du Martinek.
Parte hartzen dutenek aukera izango dute bere argazkia atera eta ondoren erosteko.