Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak ostegunean banatuko ditu Errigoraren Eskutik eskura kanpainako produktuak Azkoitian. Portaleburu erakustazokan egingo dute banaketa, baina Berdura Plaza barrutik, azkenengo atetik, sartu beharko dute herritarrek hara.
Horrenbestez, otsailean eta martxoan eskatutako olioak, ardoa, kontserbak edota bestelako elikagaiak jasotzeko aukera izango dute egun horretan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.