Abian da 54. Txikito Azkoitia pilota txapelketa

Andoni Elduaien 2026ko maiatzaren 5a

Guztira, 74 bikotek eman dute izena Oteiza elkartearen aurtengo binakako txapelketarako. Ekainaren amaierara bitartean, astez aste jokatuko dituzte partidak, Gurea pilotalekuan. Bihar eta etzi jokatuko dituzte aste honetako gainerako lehiak. 

Abian da 54. Txikito Azkoitia pilota txapelketa. Atzo, astelehena, jokatu zituzten aurtengo lehiaren lehen partidak. Guztira, 74 bikotek eman dute izena aurtengo txapelketarako, eta horiek ekainaren azken asteburura bitartean astero-astero jokatuko dituzte partidak, Gurea pilotalekuan. 

Aurre benjaminen, benjaminen, kimu eta haurren mailako neska-mutilek jokatuko dute txapelketa. Atzo, hain justu, aurre benjaminen mailako hiru partida jokatu zituzten herriko pilotalekuan. Bihar, asteazkena, eta etzi, osteguna, jokatuko dituzte aste honetako beste partidak. Hona hemen horien ordutegiak: 

Bihar, asteazkena, benjaminen mailako partidak (17:15):

 

  • Hurritz Borda eta Aimar Azkune Beñat Morenoren eta Eki Oriaren aurka.
  • Amets Etxaniz eta Julen Uriarte Xabier Zabaletaren eta Oihan Orbegozoren kontra.
  • Aner Korta eta Ekain Segurola Markel Martinen eta Jon Arozenaren aurka.
  • Jakes Juaristi eta Mattin Azkargorta Dei Otañoren eta Xanet Urangaren aurka.

Etzi, osteguna, aurre benjaminen eta kimuen mailako partidak (17:15): 

  • Aurre benjaminak:
    • Ahmed Hamidane eta Imanol Arrieta vs Markel Lizarazu eta Aimar Juaristi.
    • Aetz Aranburu eta Marko Almendro vs Julen Armendaritz eta Mikel Sotil.
    • Aner Juaristi eta Lier Arrizabalaga vs Ian Aranbarri eta Erik Zubizarreta.
  • Kimuak: 
    • Aner Zabaleta eta Lur Juaristi Eritz Zabaleta eta Eneko Martijaren kontra.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide