Azkoitiko Babes Sareak antolatuta, gaixotasun neurodegeneratiboei lotutako beste hitzaldi bat izango da datorren asteazkenean, baina oraingo honetan, nutrizioak duen eraginean jarriko dute arreta.
Elene Urbieta psikologoak eta Andrea Aldalur nutrizionistak eskainiko dute Gaixotasun neurodegeneratiboak eta nutrizioa izeneko saioa Elkargunean, 18:00etan. Irekia eta doakoa izango da interesa duten guztientzat.