Kapitainak eguerdi partean Plazaberrin egin duen saioarekin ekin diote Holz Und Blech jaialdiaren bigarren eguneko egitarauari. Eguraldi ederra lagun, inguruko tabernetako terrazak bete egin dira, eta herritarrek bazkalaurreko tragoa disko jartzaile donostiarraren doinuetara hartzeko aukera izan dute.
Arratsaldean, Matadeixe izango da musikarien agertokia eta zaleen dantzalekua, eta harako prestatutako egitarauan aldaketa bat iragarri dute antolatzaileek. 18:00etan beharrean, lehenxeago ekingo diote festari, Checkboyzen emanaldiarekin. Berez bihar arratsaldean Plaza Berduran aritzekoa zen Azkoiti-Azpeitiko taldea, baina, azkenean, gaur ariko da Matadeixen. Haren atzetik, House One, Hugo, Mariiin eta Unai Trotti DJen saioak izango dira, 02:00ak artean; eta ondoren, Krakowk eta Bebak Latz tabernan jarraituko dute, 06:00ak arte.
Horiek horrela, bihar arratsaldean, Checkboyzekin beharrean, Zatibiren saioarekin irekiko dituzte Plaza Berdurako ateak, 16:30ak aldera.
Goiko Losakoa, Matadeixen
Eta beste aldaketa bat ere iragarri dute jaialdiaren antolatzaileek. Eguraldi iragarpenen arabera, bihar arratsaldean euri zaparrada handiak botako ditu Azkoitian; ondorioz, Goiko Losarako prestatutako egitaraua Matadeira lekualdatzeko erabakia hartu behar izan dute. 14:00etan irekiko dituzte hango ateak, eta gauerdira arte etenik gabe jarraituko du jaiak.
Hona hemen egitaraua:
Gaur, maiatzak 1
- 17:00-02:00. Checkboyz, House One, Hugo, Mariiin eta Unai Trotti DJak, Matadeixen.
- 02:00-06:00. Krakow eta Beba DJak, Latz tabernan.
- 02:00-06:00. Pizky eta Avo DJak, Txalintxo tabernan.
Bihar, maiatzak 2
- 14:00-00:00. Albi, Traxx Jr., Galiano, Mari.Te, Borja S. eta Javier Carballo DJak, Matadeixen.
- 16:30-22:00. Zatibi, DJ Radar eta Bobby DJak, Berdura Plazan.
- 00:00-04:00. Anartz eta Alexander Loop DJak, Dean tabernan.
- 00:00-04:00. Celia Carrera eta Neska DJak, Zurt tabernan.
- 00:00-06:00. Balza, Elpidio eta Gela DJak, Latz tabernan.
- 18:00-06:00. Murxi, Coel, LN, Luska, Garai eta Victorio DJak, Txalintxo tabernan.
- 22:00-02:00. Loreak eta Willy DJak, Hika tabernan.
- 00:00-04:00. Elektropeña eta Xugua DJak, Etxe-Aitz tabernan.
- 00:00-04:00. Bier eta Kintana DJak, Koxka tabernan.
- 00:00-04:00. Josu Aranburu eta Vita V DJak, Tta-kun tabernan.
- 00:00-04:00. Porruu eta Tsuruta DJak, Galipan tabernan.
- 06:00-10:00. Mari.Te eta Javier Carballo DJak, Laja jatetxean.