Etorkizun jasangarriaz parte hartze saioa egingo dute datorren ostegunean

Julene Frantzesena

Lurreko seinale bat.

Urola Erdia ispiluaren aurrean kanpainaren barruan egingo dute saioa Elkargunean, 18:00etan hasita. Mugikortasunaz, energiaz eta lurralde antolamenduaz hausnartuko dute saioan, eta Unai Pascual BC3ko zientzialariak egingo du sarrera hitzadia.

Urola Erdia ispiluaren aurrean kanpainaren barruan, parte hartze saioak antolatu dituzte eskualdeko udalek. Hain zuzen ere, Etorkizun jasangarriago baten alde izenburupean egingo dute saioa, datorren ostegunean, 18:00etan, Elkarguneko Intsausti aretoan. Saioa bukatzean Orbela jatetxean egingo dute mokadua.

Mugikortasunaz, energiaz eta lurralde antolamenduaz hausnartuko dute saioan, eta Unai Pascual BC3ko zientzialariak egingo du sarrera hitzadia. Krisi klimatikoa izango du hizpide hark, eta gero, herriko nahiz eskualdeko datuak emango dituzte. Segidan, dinamika bat egingo dute, ingurumen esparruko lehentasunak jorratzeko. Besteren artean, garraioaz, mugikortasunaz, energiaz, natur baliabideez, elikaduraz, herri biziez nahiz zerbitzuez ariko dira solasean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide