Korrikako zozketaren sariduna agertu ez denez, ordezko zenbakiak du orain saria jasotzeko aukera

Ane Olaizola 2026ko apirilaren 29a

24. Korrika, martxoaren 28an, Azkoitian. (AEK)

Hilabeteko epean sariduna azaldu ez denez, AEK-k ordezko zenbakia kaleratu du: 2237. Zenbakiaren jabeak antolatzaileekin jarri behar du harremanetan, Whatsappez. 

24. Korrikaren harira, zozketa berezia egin zuen joan zen hilean AEK-k Azkoitian, eta 0874 izan zen zenbaki sariduna. Ordea, antolatzaileek jakinarazi dute zenbakiaren jabea ez dela agertu, eta hilabete epea igarota, ordezko saridunak du orain aukera saria eskuratzeko: 2237 da erreserbako zenbaki sariduna. Irabazleak Whatsappez jarri beharko du AEKrekin harremanetan, 607 61 26 97 zenbakira mezua idatzita.

Zigako (Nafarroa) Gamioko Borda landetxean zortzi lagunentzat asteburu pasa irabazi du zenbaki horren jabeak. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide