Mendizaleek Kakuetako Eguna ospatuko dute igandean

Ane Olaizola

Mendizaleak Kakuetako txabolaren kanpoaldean, iaz. (Ane Olaizola)

Anaitasuna mendi bazkunak hamaiketakoa eskainiko du Kakuetako txabolan, eta tontorrera taldean joateko irteera ere prestatu du. Hala egin nahi dutenak Balda plazan elkartuko dira, 08:30ean.

Maiatzeko aurreneko igandean Kakuetako Eguna ospatuko dute, eta horrenbestez, datorren igandean tontor horretan nahiz bordan elkartuko dira mendizaleak. Izan ere, Anaitasuna mendi bazkunak hamaiketakoa eskainiko du txabolan beste behin, eta hara gerturatzen direnak salda, pintxoak zein edariak izango dituzte 10:00etatik 13:00etara artean. 

Bestalde, Kakuetara taldean joan nahi duenak ere izango du horretarako aukera; izan ere, mendi elkarteak 08:30ean hitzordua jarri du mendira elkarrekin joateko. Balda plazan elkartuko dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide