Nekazaritza ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko zerbitzua eskainiko dute datorren astelehenean

Andoni Elduaien

Traktore bat, baserri bide batean. (Ataria.eus)

Ugarte industrialdean izango da zerbitzua eskainiko duen Bergarako zentroko unitate mugikorra. 09:00etan hasiko dira azterketak egiten, eta ez da aurrez izena eman beharrik egongo.

Nekazaritza ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT) egiteko aukera izango da datorren astelehenean, maiatzak 4, Azkoitian. Udalak jakinarazi duenez, Bergarako zentroko unitate mugikorra Ugarte industrialdean izango da, azterketa egin nahi dutenei zerbitzua eskaintzeko. 09:00etan hasiko dira azterketak egiten.

Erakundearen arabera, herritarrek ez dute aurrez hitzordurik hartu beharrik izango; nahikoa izango dute dagokion tokira joatea, ezarritako egunean eta orduan. Nolanahi ere, azterketa egiteko dokumentazioa aurkeztu beharko dute zerbitzua jaso nahi dutenek, hala nola zirkulazio baimena, azterketa teknikoaren txartela eta aseguruaren ordainagiria. Informazio gehiago nahi duenak 943-76 97 53 telefono zenbakira deitu dezake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide