Gaurdanik zabalik da maiatzaren 7an Aizkibel liburutegian Amelie ipuin kontalariak eskainiko duen saio musikaturako izen ematea. Egun horretan, 18:00etan hasita eskainiko dute saioa liburutegian.
HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrei zuzendutako hitzordua izango da, eta bertan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez. Liburutegiko harreran edo hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta eman beharko da izena gaurtik hilaren 7ra bitartean.