Lagun maiteari agur esatea zaila eta gogorra izaten da.
Gizaki orok merezi duen begirunea eta duintasuna bermatzea eta sufritzen ari direnen lekuan jartzea, gutxienekoa dira bizitzaren halako uneetan.
Baina errealitatea bestelakoa da Azkoitiko errauste-labean.
2026. urtean, gezurra badirudi ere, Azkoitia bezalako herri batean, bertako errauste-labea izan daitekeen lekurik hotzena eta duintasun gabekoena da.
Azken agurra ematera bertaratzen zarenean, traste zaharrez beteta eta zikina nahiz zaindu gabe dagoen eraikin batekin egiten duzu topo. Gainera, bertan "harrera" egiten duen pertsonak, zigarroa ahoan duela, "amaitu al duzue?" galdetzen du, bere lana lehenbailehen amaitzeko presaz.
Sinestezina dirudi, baina egia da.
Gure kexa publikoki eta legalki egingo dugu, eta mesedez, behar diren neurriak ahalik eta azkarren har daitezen eskatzen dugu, beste inork guk bizi izan dugun egoera bizi ez dezan.
Ez da ohikoa udal bat horren beharrezkoa den errauste-labe batek eskaintzen duen zerbitzu eskasaz eta profesionaltasun faltaz ez jabetzea. Are gehiago, jakinda aurretik ere kontu honi lotuta kexa gehiago jaso dituela eta kasuren batean Udaltzaingoaren esku-hartzea ere behar izan dela.
Noiz arte horrela?