Musika errezitaldia, azoka eta DJen emanaldiak Gaztetxean, bihar eta etzi

Andoni Elduaien 2026ko apirilaren 23a

Gaztetxearen atariko murala. (AGA)

Bihar, musika errezitaldia izango da Gaztetxean, eta etzi, artisauen bigarren eskuko azoka eta DJen emanaldia. Gainera, mokadutxoa eta tragoa egiteko aukera izango da orduan. 

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) zenbait ekintza egingo ditu bihar, ostirala, eta etzi, zapatua, Gaztetxean. Bihar, 19:00etan hasita, musika errezitaldia eskainiko dute. Etzi, berriz, bigarren eskuko azoka eta DJen emanaldia izango dira, 17:00etan hasita. 

Bigarren eskuko azokan, besteak beste, arropa, liburuak eta jostailuak salduko dituzte. AGAkoek azaldu dutenez, bildutako diru guztia "Gaztetxearen proiektua aurrera" ateratzeko erabiliko dute, hala nola "prozesu judiziala ordaintzeko" eta "espazioaren egokitzapenetarako". Era berean, herritarrei dei egin diete gazte asanbladakoek, etxean behar ez duten materiala Gaztetxera larunbata baino lehen eraman dezaten. 

17:30ean, berriz, Elba eta Anti_X disko jartzaileen emanaldia hasiko dira azokan bertan. Arratsalde guztian zehar, gainera, mokadutxoa egiteko eta tragoa hartzeko aukera izango dira Gaztetxean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide