Gipuzkoako federazioak antolatutako Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gomazko paletako buruz buruko finalak jokatuko dituzte datorren igandean Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Guztira, bi final jokatuko dituzte, eta nagusien lehen mailari dagokionean, txapela janzteko lehiatu da Oteiza klubeko Iker Epelde palista.
Azkoitiarrak Beotibar taldeko Odei Arregiren aurka jokatuko du nagusien lehen mailako finala kantxa osoan, baina horien partidaren aurretik, nagusien bigarren mailakoa neurtuko da. Beotibar taldeko Gexan Mendizabal eta Kuku klubeko Alain Luisa arituko dira nor baino nor final horretan, haiek ere kantxa osoan. 11:00etan hasiko da pilota jardunaldia.