Sare Herritarrak elkarretaratzea egingo du bihar, plazan

Ane Olaizola

Sareren elkarretaratzea, artxiboko irudian. (Sare)

Hileko azken ostiralarekin, elkarretaratzea egingo dute euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko, 19:30ean. 

Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak aldarrikatzeko elkartuko dira herritarrak bihar, hileko azken ostiralean. Azkoitiko Sare Herritarrak deituta, plazan izango da elkarretaratzea, 19:30ean, eta antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu ditu mobilizaziora. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide