Emakumeak Pilotari Eguneko txapelketara animatzeko deia egin du Txulue elkarteak

Erredakzioa 2026ko apirilaren 21a

Gizonen txapelketa martxan den arren, emakumeen txapelketarako izen ematea apirilaren 30era arte luzatu dute 

Ekainaren 13an, larunbatez, egingo dute aurtengo Pilotari Eguna. Datorrena egun horren hamargarrren edizioa izango da, eta dagoeneko ekin diote gizonen txapelketari. Hain zuzen, joan zen astean ekin zioten pilota txapelketa horri. Dena den, emakumeen txapelketan parte hartzera bikote gutxi animatu direnez, apirilaren 30era arte luzatu dute izena emateko epea.

Txulue elkarteko kideek txapelketan izena emateko deia egin diete Azkoitiko emakumeei. Pelotari Egunaren urteurren borobila emakumeen txapelketarik gabe geratu ez dadin,  Azkoitiko nahiz gainerako herrietako emakumeek apirilaren 30era arte edukiko dute izena emateko epea; Dean eta Tta-kun tabernetan dauden izen-emate orriak bete beharko dituzte pilotariek. Txapelketetan parte hartzeko, ezinbestekoa da 16 urtetik gora izatea. 

Gukak aurreko edizioetan emakumeen txapelketan parte hartu izan duten hainbat lagunen testigantzak eta bizipenak jaso ditu bideo bidez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide