Herriko sei saltokitan erosketak egiten dituztenen artean bidaia bat zozkatuko du Herrixenek

Andoni Elduaien

Sei saltoki desberdinetan egin beharko dituzte erosketak herritarrek. (Pixabay)

Herritarrek zigilu bana lortu beharko dute sei saltoki desberdinetan. Maiatzaren 18ra arteko epea eman du Herrixen merkatari elkarteak. Sei zigilu lortzen dituzten herritarren artean bidaia bonu bat zozkatuko dute. 

Herriko sei saltoki desberdinetan erosketak egiten dituztenen artean bidaia bat zozkatuko du Herrixen merkatari elkarteak. Ginkana izeneko kanpaina jarri zuen abian merkatari elkarteak atzo, astelehena, eta herritarrek maiatzaren 18ra arte parte hartu ahalko dute bertan.

Herrixen elkarteko saltokien zigiluak lortu beharko dituzte erosleek merkatari elkartearen zozketan parte hartzeko. Hain justu, sei zigilu lortu beharko dituzte herritarrek, baina zigilu bakoitza saltoki desberdin batean egin beharko da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide