'Super Mario galaxy: la película' eta 'No te olvidaré' filmak ikusgai, Baztartxon

Aroa Zamora

'No te olvidaré' filmeko eszena bat. (Filmaffinity)

Igandean eta astelehenean soilik emango dituzte filmak Baztartxo antzokian, larunbatean Desobedienteak 18/98 antzezlana taularatuko baitute, 19:00etan.

Haurrei zuzendutako Super Mario galaxy: la película eta helduentzako No te olvidaré filmak egongo dira ikusgai Baztartxo antzokian, igandean eta astelehenean. Igandean, haurrentzako Super Mario galaxy: la película emango dute 17:00etan, eta, 19:30ean, helduentzako No te olvidaré. Astelehenean, aldiz, No te olvidaré egongo da 20:00etan. Larunbatean ez dute filmik emango, Desobedienteak 18/98 antzezlana taularatuko baitute egun horretan, 19:00etan. 

Super Mario Galaxy: La película filma Super Mario Bros: La película filmaren sekuela da, Mario galaxy sagan oinarritua. Mario eta Luigi anaiek eta Peach printzesak abentura bati ekingo diote, espazioaren mugetaraino eta galaxian zehar.

No te olvidaré filmean, bestalde, Kenna bere alabarekin berriro harremana hartzen saiatuko da kartzelatik irten ondoren. Baina horretarako, mundu guztiaren erresistentziari aurre egin beharko dio, alabarekin lotura duen tabernari batenari izan ezik. Hurbiltzen doazen heinean, iraganeko akatsei aurre egin beharko die Kennak, etorkizun itxaropentsua eraikitzeko. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide