Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta, Gure Txokoak Ezagutzen egitasmoaren barruko irteera egin zuten herenegun, zapatua, dozenaka mendizalek. Oraingo honetan, Aretxabaletako (Gipuzkoa) Urkulu urtegiaren inguruak ezagutzeko parada izan zuten. Degurixa mendia zeharkatuz, 17 kilometro eta mila metroko desnibel positiboa dituen ibilbidea egin zuten mendizaleek.
(Argazkiak: Anaitasuna mendi bazkuna)