Juan Bautista Etxeberria ere, EAEko Adiskide Numerario

Ane Olaizola 2026ko apirilaren 19a

Xabier Albistur, Juan Bautista Etxeberria eta Pedro Berriotxoa, atzo, Intsaustiko ekitaldian. (EAE)

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (EAE) ekitaldia egin zuen atzo Intsausti jauregian, eta Juan Bautista Etxeberria arkitektoa elkarteko Adiskide Numerario izendatu zuten. Hark La historia detrás de una imagen: el sueño moderno de Patricio Echeverría izeneko sarrera ikasgaia aurkeztu zuen jendaurrean. 

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak (EAE) ekitaldia egin zuen atzo Intsausti jauregian, Juan Bautista Etxeberria arkitektoa elkarteko Adiskide Numerario izendatzeko. Hark La historia detrás de una imagen: el sueño moderno de Patricio Echeverría izeneko sarrera ikasgaia aurkeztu zuen jendaurrean, eta Pedro Berriotxoa elkartearen Gipuzkoako lehendakariaren zein Xabier Albistur elkarteko Adiskide Numerarioaren hitzartzeekin osatu duten aurkezpena. Ohiko moduan, domina eta diploma jaso zituen Adiskide Numerario berriak, eta pianofortearen emanaldiarekin borobildu zuten saioa. 

Etxeberria 1988. urteaz geroztik da arkitektoa, eta lan hori San Pablo-CEU eta Nafarroako Unibertsitateetako irakasle eta ikertzaile lanekin bateratu du. Hain justu, egun Nafarroako Unibertsitatean irakasle titularra da, eta eraikinen instalazioetan zein politika arautzailean oinarritzen du bere jarduna. Finantzaketa alorreko hainbat ikerketa proiektutan parte hartutakoa ere bada Etxeberria.

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzan lan egin zuen Etxeberriak 1999 eta 2008 urteen artean, eta ordezkaritza horretako idazkaria izan zen 2017tik eta 2023ra. Society of Fire Protection Engineers (SFPE) Espainiako kapituluko lehendakariordea ere bada hura. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide