Espainiako Kopako finalaren atarian, realzalez bete dira kaleak

Ane Olaizola 2026ko apirilaren 18a

Sugarri txaranga herriko kaleak girotzen dabil, eta Realeko kamisetak zein bufandak soinean, plazan herritar ugari elkartu da, udalak han jarri baitu finala zuzenean jarraitzeko pantaila handia. 

Realak Espainiako Kopako finalaren atarian, realzalez bete dira herriko kaleak gaur arratsaldean. Festa giroa nabari daiteke norgehiagoka hasteko minutu gutxiren faltan herrian, eta horretan ari da laguntzen, esaterako, Sugarri txaranga. Arratsaldetik kalejiran ari dira musikariak, eta horien atzetik dabiltza beste hainbat zale. Finala hasi arte arituko da txaranga kaleak animatzen; hau da, 21:00ak arte. 

Bien bitartean, plazan ere herritar ugari elkartu da iluntzerako. Askok Realeko elastikoak zein bufandak soinean, norgehiagoka hasteko zain dira zaleak, udalak plazan bertan jarri duen pantaila handian jarraituko baitute askok neurketa zuzenean. Igor Zubeldia Realako jokalaria ere gogoan dute askok, eta horren adibide batzuek herrikideari zuzenduta jarri duten pankarta plazako balkoi batetik. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide