Tomate landareak zaintzeko ikastaroa eskainiko du Furgobaratzak astelehenean

Ane Olaizola

Altamirako Baratze Parkean eskainiko dute saioa 18:00etatik 19:30era bitartean, doan. 

Furgobaratza zerbitzuak geldialdia egingo du datorren astelehenean Azkoitian, eta tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontutan eduki beharreko gakoak azalduko ditu Altamirako Baratze Parkean, hala nola horiek landatzeko distantzia, zaintza eta tratamenduak. 

18:00etatik 19:30era bitartean eskainiko dute tailerra astelehenean, eta doakoa eta irekia izango da herritar guztientzat.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide