Zoru pelbikoa gorputzaren funtsezko egitura da, nahiz eta askotan ikusezina ere baden: pelbisaren behealdean kokatutako muskuluen eta ehunen multzoa da, eta maskuriari, umetokiari edo prostatari zein hesteei eusten die. Haren egoera onak eragin zuzena du gernuaren eta gorotzaren kontinentzian, sexu osasunean eta gorputzaren egonkortasunean. Horregatik, zoru pelbikoa indartzeko ariketek –muskulatura zehatza aktibatzen dutenek– prebentziorako eta tratamendurako balio handia dute, batez ere erditzeen ondorenean zein adinarekin lotutako aldaketei edo presio abdominal handia eragiten duten jarduerei dagokienean.
Gorputzaren oreka eusten duen oinarri isila da zoru pelbikoa, lur azpiko sustrai sendoen antzera jarduten duena: ikusten ez dugun arren, gure eguneroko mugimendu, arnas eta bizipen askoren sostengua da. Horregatik, gorputzeko zati horren zaintza eta lanketa ez dira soilik prebentzio neurria, gorputzarekiko kontzientzia eta errespetua lantzeko modu bat baizik. "Arazoen prebentzioan laguntzen du zoru pelbikoa lantzeak. Emakumeen kasuan, adibidez, bizitzako hainbat etapatan laguntzen du. Gainera, kirolak eragin dezakeen inpaktuaren aurrean beharrezkoa den goxotasuna eskaintzen du. Zoru pelbikoa, gorputzaren beste edozein atal bezala, zaindu egin behar da", esan du Leire Mujikak.

Frantzian urte luzez lan egin ondoren, irailean zabaldu zabaldu zuen Mujikak Lele zoru pelbikoa loratzen zentroa Azpeitiko Ildefonso Gurrutxaga kaleko 8, 3 behea helbidean. Mujikak herritarren kontzientzia perineala astindu nahi du zentro horretatik, eta horretarako, kontsultak, ikastaroak eta tailerrak eskaintzen ditu han:
- Zoru pelbikoa
- Haurdunaldi aktiboa
- Erditze ostea
- Menopausia
Zoru pelbikoan oinarritutako fisioterapia zentroa da Lele. Mujikak zehaztu duenez, uste orokorraren kontrara, zoru pelbikoa lantzea ez da haurdunaldian edota ondorenean soilik egin beharreko zerbait. Kasu horietan laguntzen duen arren, badira lanketa lagungarri izan daitekeen beste hainbat patologia eta etapa:
- Inkontinentziak
- Minak
- Vulvodinia, vaginismoa
- Dispareunia (sexu harremanetan minak izatea)
- Ziklo menstruala
- Endometriosia
- Adenomiosia
- Fibromak
- Perimenopausia
- Menopausia
- Minbizia
- Prostatektomia
- Enkopresia (haurretan)
- Idorreria (gaztelaniaz estreñimiento)
