Boxeoko hirugarren entrenamendua antolatu du AGAk zapaturako

Andoni Elduaien

Goiko Losan egin zuten saioetako bat. (AGA)

11:00etan hasiko dute entrenamendu saioa Gaztetxean, eta parte hartu nahi dutenek hara azaldu beharko dute. Eskularruak eta bendak eramatea eskatu dute antolatzaileek. 

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) boxeoko hirugarren entrenamendua antolatu du etzirako, zapatua. Azkoitiko Gaztetxean egingo dute saioa, 11:00etan hasita. Antolatzaileek adierazi dute maila guztietara egokitutako entrenamendua izango dela zapatukoa, eta hori hala, herritarrak animatu dituzte bertan parte hartzera.

Era berean, jakinarazi dute lan saioa osatzeko adina material egongo dela Gaztetxean, baina parte hartzaile bakoitzari bere eskularruak eta bendak eramatea aholkatu diote. Saioan parte hartu nahi duenak Gaztetxera azaldu beharko du zapatuan ordurako. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide