Pilotari Eguna hamargarrenez egingo dute aurten Azkoitian. Ekainaren 13an, larunbatez, herria gorriz eta urdinez jantziko da pilotari eskainitako egun handia ospatzeko, baina ohi bezala, aste batzuk lehenago hasiko dute egun horretan jokatuko dituzten pilota txapelketen finaletarako bideak.
Txulue elkarteak antolatuta, aurten ere hiru pilota txapelketa jokatuko dituzte Kontzejupean. Gizonetan, binakako eta bi eta erdiko txapelketak jokatuko dituzte, eta emakumeetan, binakakoa. Aurtengo hitzordurako, gizonetan, 42 bikotek eman dute izena eta 25 lagunek bi eta erdiko txapelketarako. Aldiz, bi bikotek eman dute izena emakumeen binakakorako.
Gizonen bi eta erdiko txapelketaren final zortzirenetako koadroa osatzeko, bihar eta etzi artean jokatuko dituzte bederatzi kanporaketa aurreko, 18:00etan hasita. Aste honetako irabazleek eta kanporaketa aurreko partidak jokatu gabe gelditu diren pilotariek datorren astean jokatu beharko dituzte final zortzirenetako kanporaketak. Hona hemen aste honetako partida guztiak:
- Bihar, asteazkena (18:00)
- Txitxo-Zubizarreta
- Usa-Arkaitz Txulota
- Epelde-Markel
- Maixa-Zabale
- Lander-Juin
- Etzi, osteguna (18:00)
- Julen Aranburu-Txorrotxa
- Zapirain-Iraitz Korta
- Gaztelu-Xomorro
- Lizertza III.a-Kuku