San Martin auzoa sortu zela 100 urte direla eta, auzoa eta auzotarren bizipenak oinarri dituen dokumentala emango dute berriro datorren zapatuan, hilak 18, Baztartxo antzokian (17:30). Jendearen eskakizunei erantzunez antolatu dute ikus-entzunezkoaren egileek emanaldia. Doan ikusi ahal izango da emanaldia.
Javier Beristainek eta Mari Karmen Elorzak ondu dute dokumentala, Monika Torresen (irudia) eta Joseba Beristainen (musika) laguntzarekin. Martxoaren 24an estreinatu zuten lana Baztartxo antzokian, ehundik gora lagunen aurrean.