Iruñeko emakumearen heriotza salatuko dute bihar plazan, Itaiak deituta

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 12a

Itaiak Azkoitian indarkeria matxista salatzeko egindako azken elkarretaratzea, joan den apirilaren 3an. (Urola Erdiko Itaia)

Astelehenean 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, herriko plazan, Indarkeria matxistari aurre egin! leloarekin.

37 urteko emakume bat hil da gaur goizaldean Iruñean hirugarren soilaru batetik ihesi zihoala erorita, eta indarkeria matxistagatik ezarritako urruntze agindua urratu duen gizon bat atxilotu du Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak.

Iruñeko "hilketa matxista salatuko" du bihar arratsaldean Azkoitian Itaiak. 19:00etarako deitu du mobilizazioa emakumeen antolakunde sozialistak, plazan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide