Gukaren 'photocall'-a umeen danborradan izan da

Erredakzioa 2026ko apirilaren 12a

Gukak photocall-a jarri zuen atzo Gurea pilotalekuan, umeen danborradako talde guztien irudiak jasotzeko. Bilduma honetan ikus daitezke denak.

Gukak lehen aldiz jarri zuen atzo photocall-a Azkoitiko umeen danborradan, danborradako partaideen taldekako argazkiak jasotzeko asmoarekin. Eguraldia lagun izan ez bazen ere, umeek Gurea pilotalekuan egin ahal izan zuten festa; danborrak eta barrikak astindu ondoren, argazkiak ateratzeko tartea hartu zuten Gurean bertan, merienda jan aurretik.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide