Larrazabalek eta Rekaldek irabazi dituzte Gureako buruz burukoak

Mailo Oiarzabal

Iker Larrazabal atzo, Gurea pilotalekuan. (EITB)

Azkoitian jokatu dituzte bart gauean Txapelketa Nagusiaren zein B Seriekoaren final laudenetako ligaxken lehen jardunaldiko aurreneko partidak. Arabarrak 22-17 garaitu du Artola maila nagusikoan, eta Rekaldek 22-15 Alberdi II.a, bigarren mailakoan.

Profesionalen esku pilotako Buruz Buruko Txapelketa Nagusiaren eta B Seriekoaren final laurdenetako ligaxken estreinako partidak bart gauean jokatu dituzte Azkoitiko Gurea pilotalekuan.

Lehen zati parekatua, tanto gogorrak, eta azkenera garaileen aldera lerrokatu diren bi partida ikusi ahal dituzte Gurean elkartutakoek. Buruz Buruko Txapelketa Nagusian, Iker Larrazabalek 22-17 garaitu du Iñaki Artola; eta B Seriean, Iñaki Rekalderentzat izan da garaipena, Unai Alberdi Alberdi II.a azpeitiarra 22-15 mendean hartuta.

Jaialdia borobildu duen binakako partidan, berriz, Zubizarreta IV.ak eta Ugartemendiak 22-18 irabazi diete Apezetxea II.ari eta Erostarberi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide