Gizonen Euskal Herriko Itzuliak aurten Azkoititik egingo dituen hiru igaroaldietatik lehendabizikoa egin du jada. Antolatzaileek aurreikusitakoarekiko atzerapenarekin, ordubiak baino lehenxeago harrapatu dute Azurkiko gaina etaparen buruan zihoan ihesaldiko kideek. Handik behera, Madariagatik pasatu eta Azkarate jaitsita, saihesbidetik zeharkatu du herria lasterketak, Azpeitirako bidean.
Bihar, berriz, birritan igaroko da Azkoititik aurtengo Itzuliaren azken etapa. Bergaratik igota, 14:55 eta 15:00 aldean harrapatuko du lasterketa buruak Gorlako gaina lehen itzulian; Elosura jaitsiko dira handik, eta 15:10-15:15 harrapatuko dute Elosu barreneko bidegurutzea. Azkoiti aldera hartuta, Azkarate lehen aldiz igoko dute; 15:18 eta 15:25 artean espero dituzte gainean antolatzaileek. Bigarren itzulian, berriz, Gorlako gaina 16:00 eta 16:10 artean harrapatuko du lasterketa buruak, eta 16:18-16:32 artean hasiko dira Azkarate igotzen.
Argazkietan, txrrindulariak Azurkiko mendatean.