Gaztetxe berriaren bueltako egitarauaz gain, aste honetan bere bosgarren urteurrena ospatzeko hiru eguneko egitarau berezia prestatu du Azkoitiko Gazte Asanbladak.
Bihar hasi eta zapatuan, egunik beteenarekin, bukatuko dute hiru eguneko ospakizuna AGAkoek. Mus txapelketa, bertso afaria. Bihar, mus txapelketarekin irekiko dute egitaraua, eta bertso afaria izango dute jarraian, Suhar Gesalaga, Maddi Agirre eta Oier Etxeberria bertsolariekin. Ostiralean, geopolitikaren gaineko hitzaldia izango dute egitarauaren barruko hitzordu bakarra. Eta zapatuan, goizetik gauera arte hitzordu ugari izango dituzte; tartean, II. Antxintxike Mendixen lasterketa, bazkaria, kontzertua eta DJak.
Mendi lasterketari dagokionez, 7,34 kilometroko ibilbide zirkularra osatu beharko dute parte hartzaileek, San Martingo Ardatz elkartetik abiatuta. Izen ematea 5 eurokoa da (asegurua eta dortsala), eta AGAren Instagramean edota egunean bertan egin ahalko da (10:00etatik aurrera). Dortsalak ere egunean bertan banatuko dituzte, Ardatz elkartean.
Osteguneko bertso afarirako zein zapatuko bazkarirako izena emateko AGArekin zuzenean edota Instagramez harrenanetan jarri behar da; 12 eurotan jarri dituzte txartelak, baterako zein besterako.
Egitaraua
Hona hemen, AGAren bosgarren urteurreneko ospakizunen egitaraua:
Bihar, osteguna
- 16:00. Mus Txapelketa. Izen ematea (20 euro bikoteko) 15:30ean irekiko dute.
- 21:00. Bertso afaria, Suhar Gesalaga, Maddi Agirre eta Oier Etxeberria bertsolariekin.
Etzi, ostirala
- 17:30. Hitzaldia: Kaosaren geopolitika, inperialismoa eta gerra 2026an.
Apirilaren 11, zapatua
- 10:30. II. Antxintxike Mendixen.
- 12:00. Hamaiketakoa Gaztetxean.
- 14:00. Bazkaria.
- 16:00. Bingo musikatua.
- 18:00. Kalejira, Gaztetxetik irtenda.
- 19:30. Kontzertua: Kutter.
- 00:00. DJak Hikan: Siwanaba, Murxi eta Albi.