'Calle Málaga' eta 'Gangster txikia' filmak emango dituzte Baztartxon asteburuan

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 8a

Carmen Maura, 'Calle Málaga' filmaren irudi batean.

Zapatuan, igandean eta astelehenean izango da Calle Málaga ikusteko aukera, eta haurrei zuzendutako igandeko saioan emango dute Gangster txikia.

Bi film eta lau emanaldi eskainiko dituzte datorren zapatutik astelehenera bitartean Baztartxo antzokian. Maryam Touzani zuzendariaren Calle Málaga (Maroko, 2025) eta bereziki haurrei zuzendutako Gangster txikia (Herbehereak, 2015) dira, hain zuzen, Baztartxon datozen egunetan ikusgai izango diren pelikulak. Zapatuan eta igandean 19:30ean, eta astelehenean (ikuslearen eguna) 20:00etan emango dute Calle Málaga; eta igandean 17:00etan, berriz, Gangster txikia.

Carmen Maura aktoreak gorpuzten duen Maria Angeles da Calle Málaga-ren protagonista nagusia, Marokoko Tanger hirian bizi den 79 urteko emakume espainiarra. Clara alaba amaren betiko etxea saltzeko asmoarekin Madrildik joaten zaionean goitik behera aldatuko da Maria Angelesen eguneroko lasaia.

Arne Toonen-ek zuzendutako Gangster txikia-k, berriz, Rik Boskampen eta haren aitaren istorioa kontatzen du: Rik auzoko mutilen iseketatik babesteko, aita 'gangster' bihurtzea erabakiko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide