Asteazkenean eta ostegunean egingo dituzte zapatuko danborradarako azken bi entseguak

Mailo Oiarzabal 2026ko apirilaren 6a

Martxoaren 18ko entsegu saioaren une bat, Gurean. (Andoni Elduaien)

Aste Santuko etenaren ostean, 19:00etan elkartuko dira bi egun horietan haur danborradaren partaideak Gurea pilotalekuan.

Aste Santua tarteko astebete pasako etena egin ondoren, datorren asteazkenean eta ostegunean, apirilaren 8an eta 9an, itzuliko dira Gurea pilotalekura danbor hotsak. Bi egun horietan egingo dituzte, hain zuzen ere, zapatu arratsaldean herriko kaleak festaz jantziko dituen haur danborradarako azken bi entseguak.

Aurtengo seigarren eta zazpigarren entsegu saioak izango dira, hurrenez hurren, aipatutako biak (martxoaren 18an egin zuten lehena), eta aurrekoak bezala, 19:00etatik 20:00etara ariko dira danborradako piezak entseatzen aurtengo haur danborradan parte hartuko duten 180 umeak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide