Joan den asteazkenean emakume bat hilda aurkitu zuten Basaurin (Bizkaia), eta poliziak emakumearen bikotekidea atxilotu zuen atzo Bilbon, indarkeriazko hilketa egotzita. Urola Erdiko Itaiak deituta, Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur 13:00etan Azkoitiko plazan, Indarkeria matxistari aurre egin! lelo hartuta.
Itaiak "babesa eta elkartasuna" adierazi die Basaurin hildako emakumearen ingurukoei, eta indarkeria matxistarekin bukatzeko borroka eta antolakuntza indartu beharra aldarrikatu ditu: "Indarkeria matxistarekin, aski da!".
Argazkiak: Urola Erdiko Itaia.