Gaztetxerako materiala bildu dute gaur plazan

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 4a

Azkoitiko Gazte Asanbladako kideak Gaztetxerako materiala biltzen, plazan. (AGA)

Azkoitiko Gazte Asanbladakoek goizean mahaia jarri dute plazan materiala jasotzeko. Arratsaldean, berriz, euskal dantza tailerra eta Itxaso Alberdiren eta Nora Unanueren kontzertu akustikoa izango dituzte Gaztetxean.

Azkoitiko Gazte Asanbladakoek ireki berri duten Gaztetxerako materiala bildu dute gaur plazan: 11:30 aldera mahaia jarri dute plazako arkupeetan, eta herritarrek emandako materiala jaso dute.

Gaur egun osorako ekitaldiak dituzte antolatuta AGAkoek, eta arratsaldean Gaztetxean jarraituko dute ekintzekin: 17:00etan, euskal dantza tailerra egingo dute, eta 20:00etan, Itxaso Alberdik eta Nora Unanuek kontzertu akustikoa eskainiko dute.

Bihar, berriz, 18:00etatik aurrera, Istorio beltzak edo asmakizunak izango dituzte Gaztetxean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide