Aste Santuko ekintzetan murgilduta jarraitzen du Azkoitiak, eta beste urte batez, Ostiral Santuko prozesioak herritar ugari bildu ditu arratsaldean kalean. Ateri egin du, eta ostarteak ere izan dira tarteka. Jende asko elkartu da parrokiaren aurrealdean eta Plaza Berrian prozesioa ikusteko. 17:00etan, Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna izan da parrokian, eta hori bukatutakoan, Azkoitiko prozesioaren hamar pauso atera dituzte. Parrokiatik irten eta Plaza Berritik eta Ibaiondo kaletik egin du itzulia.
Ostiral Santuan ohi den eran, iluntzean beste prozesio bat egingo dute Azkoitian: Hilobirako Prozesio Santua, hain zuzen ere, 21:30ean hasiko da parrokiatik.
Gaur, apirilak 3. Ostiral Santua.
- 21:30. Hilobirako Prozesio Santua.
Bihar, apirilak 4. Pazko Bezpera.
- 21:00. Parrokian Pazko Gaubeila, euskaraz: sua, pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde Meza.
Apirilak 5, igandea. Pazko Igandea.
- 11:00. Pazko meza nagusia.