Sarrera doan da biharko Domusa Teknik ISBren eta Celtaren arteko neurketan

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 3a

Domusa Teknik ISBkoak otsailaren bukaeran Caceresen. (Iraurgi saskibaloia)

LF Challenge mailako sailkapenean lider dago Celta taldea, eta Domusa Teknik zortzigarren postuan. Neurketa bihar, larunbata, 18:00etan izango da Azkoitiko kiroldegian. Zilarrezko LEB mailako Biele ISBk igandean Sevillan jokatuko du, Caja 87 taldearen kontra.

Emakumeen Challenge Ligako Domusa Teknik ISBk Celtaren kontra jokatuko du bihar, larunbata, 18:00etan, Azkoitiko kiroldegian. Iraurgiko taldea sailkapeneko zortzigarren postuan dago, eta bihar aurkari izango duen taldea liderra da. Saskibaloiaren zaleen animoak beharko dituztela eta Azkoitiko kiroldegiko harmailak betetzea nahi du Iraurgi SBk. Hori dela eta, biharko jardunaldian ate irekiak izango direla iragarri du.

Iraurgiko gizonen talde nagusiak, Espainiako Zilarrezko LEB mailako Biele ISBk etxetik kanpo jokatuko du asteburu honetan. Hain zuzen ere, igandean 12:30ean Caja 87 taldearen kontra jokatuko du Sevillan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide