Apirilaren 23an estreinatuko dute Iñigo Aranbarri protagonistetako bat den 'Piztiak' telesaila

Nerea Uranga 2026ko apirilaren 3a

Iñigo Aranbarri 'Piztiak' telesailean. (Ospel Films)

Apirilaren 23an estreinatuko dute telesaila EITBren Primeran plataforman, Amancay Gaztañagak eta Xanti Rodriguezek zuzendu dute, Azpeitian eta Urrestillan grabatutako lana. Iñigo Aranbarri azkoitiarra eta Iraia Elias zarauztarra dira protagonistak.

Gertu da iaz Azpeitiko herrigunean eta Urrestillan grabatutako eta Amancay Gaztañagak eta Xanti Rodriguezek zuzendutako Piztiak telesailaren estreinaldia: apirilaren 23an estreinatuko da EITBren Primeran plataforman. Iñigo Aranbarri azkoitiarra eta Iraia Elias dira protagonistak. Azpeitiko Ospel Films ekoiztetxeak ekoitzitako telesaila da, EITBren sortzaile berrien deialdiko diru laguntzari esker. 

Piztiak telesailean errealismo magikoa, ironia, komedia beltza eta krudeltasuna aurkituko ditu ikusleak. Istorioa baserri batean kokatzen da, eta fikzioa eta garai bateko istorioak uztartuko dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide