Joan zen astean hasitako bidetik, Azkoitiko Gazte Asanbladak egitaraua prestatu du ireki berri duen Gaztetxean, eta bigarren astean ere, askotariko ekintzak izango dira. Apirileko lehenengo egunetarako jakinarazi duen egitarauan, auzolana, ikus-entzunezko saioak zein jan-edanari lotutakoak izango dira nagusi.
Gaur, pizza jana egingo dute 20:30ean, eta ondoren, zireforum saioa izango Vitoria, 3 de marzo filmarekin. Bihar, berriz, 10:00etan auzolana egiteko elkartuko dira, eta 17:00etan asanblada egingo dute. 18:30ean, berriz, pintxo lehiaketa hasiko da norberak bere etxetik eramandako pintxoekin, eta 19:00etan pintxo potea egingo dute Gaztetxean bertan.
Azkenik, ostiralean izango da zer eginik han: 10:00etan auzolana egingo dute egun horretan ere, eta 17:00etan pin-pon txapelketa hasiko da. 19:30ean, berriz, mojitoak izango dira nagusi, eta 21:00etan karaokearekin borobilduko dute eguna.