Pazko Astearen bukaeran izango da Urola Turismoak 2026ko Urola, historia eta paisaia bazterrak bisita gidatuen egitasmoko lehen irteera. Apirilaren 11n euskaraz eta 12an gaztelaniaz egin ahalko da Ibarbi sagarraren loraldia izeneko ibilaldia Errezilen, eta horrekin estreinatuko du Iraurgi Berritzen garapen agentziako turismo arloak Urola Erdiko historia, natura, kultura nahiz txokoak ezagutarazteko eta eskaintza turistikoa sustatzeko aurtengo egitaraua.
Apirilaren 11n hasi eta abuztuaren 30era bitartean izango dira irteera gidatuak. 24 irteeratan banatuta, hamar bisita prestatu dituzte Azkoitian, Azpeitian, Errezilen eta Zestoan. Bisiten erdiak euskaraz izango dira eta beste erdiak gaztelaniaz. Bisitak bailarara bisitan datozenentzako eta inguruko txokoak hobeto ezagutu nahi dituzten herritar guztientzako direla nabarmendu du Urola Turismoak.
Doakoak dira Urola Turismoak antolatutako irteera denak, baina aldez aurretik izena eman beharko da parte hartzeko, eta gutxienez lau pertsonako taldea osatu beharko da. Irteera gidatuetan izena emateko bideak honakoak dira:
- Loiolako turismo bulegoan bertan (Santutegi aurrean), aurrez aurre.
- Bulegoko 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta.
- 688 75 94 29 telefono zenbakira Whatsappez mezua idatzita.
- i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita.
Egitarau osoa
Urola, historia eta paisaia bazterrak egitasmoko bisita gidatuetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Irteera denak doakoak izan arren, Loiolako santutegiaren bisitetan San Ignazioren etxeko sarrera –4 euro, jubilatuentzat 3– bisitari bakoitzak ordaindu beharko du.
Hau da 2026eko Urola, historia eta paisaia bazterrak egitasmoaren bisiten egutegi osoa:
Apirilak 11 eta 12. Larunbata eta igandea.
- Ibarbi sagarraren loraldia ibilaldia. 10:00etan Errezilgo San Martin parrokiaren ataritik irtenda. 11n euskaraz eta 12an gaztelaniaz. Hiru orduko iraupeneko natur ibilbidea da.
Maiatzak 23 eta 24. Larunbata eta igandea.
- San Martin, Azkoitiaren hastapenak. 11:00etan Azkoitiko parrokia aurretik irtenda. 23an euskaraz eta 24an gaztelaniaz. Ordu eta erdiko iraupeneko ibilbide laburra da.
Ekainak 20 eta 21. Larunbata eta igandea.
- Azpeitiko Alde Zaharra. 11:00etan Azpeitiko parrokia aurretik irtenda. 20an gaztelaniaz eta 21ean euskaraz. Ordu eta erdiko iraupena duen ibilaldi laburra da.
Uztailak 4 eta 5. Larunbata eta igandea.
- Azkoitia pilotaren sehaska. 11:00etan Azkoitiko Kontzejupetik. 4an euskaraz eta 5ean gaztelaniaz. Ordu eta erdiko ibilbide laburra da.
Uztailak 12, igandea.
- Zestoa: San Lorentzo ermita. 11:00etan Agote auzoko, Gainza industriatik irtenda. Gaztelaniaz da. Ordu eta erdiko natur inguruneko ibilbidea.
Uztailak 19, igandea.
- Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua. 10:00etan Forjas Iraeta lantegiaren aurretik irtenda. Gaztelaniaz da. Bi orduko natur inguruneko ibilbidea.
Uztailak 25, larunbata.
- Zestoako gune historikoa. 11:00etan, Zestoako udaletxearen aurretik irtenda. Gaztelaniaz da. Ordu eta erdiko ibilaldi laburra.
Abuztuak 1 eta 2. Larunbata eta igandea.
- Azkoitia, dorretxe eta jauregi artean. 11:00etan, Azkoitiko parrokia aurretik irtenda. 1ean gaztelaniaz eta 2an euskaraz. Ordu eta erdiko iraupena du.
Abuztuak 5, asteazkena.
- Altzolarats, errota eta baserrien haran ezkutua. 10:00etan Forjas Iraeta lantegiaren aurretik irtenda. Euskaraz. Bi orduko natur inguruneko ibilbidea.
Abuztuak 6, osteguna.
- Loiolako santutegia. 11:00etan Loiolako turismo bulego aurretik irtenda. Euskaraz. Ordu eta erdiko iraupena du.
Abuztuak 8, larunbata.
- Loiolako santutegia. 11:00etan Loiolako turismo bulego aurretik irtenda. Gaztelaniaz. Ordu eta erdiko iraupena du.
Abuztuak 10, astelehena.
- Zestoa: San Lorentzo ermita. 11:00etan Agote auzoko, Gainza industriatik irtenda. Euskaraz da. Ordu eta erdiko natur inguruneko ibilbidea.
Abuztuak 12 eta 13. Asteazkena eta osteguna.
- Loiolako santutegia. 11:00etan Loiolako turismo bulego aurretik irtenda. 12an euskaraz eta 13an gaztelaniaz. Ordu eta erdiko iraupena izango du.
Abuztuak 19 eta 20. Asteazkena eta osteguna.
- Loiolako santutegia. 11:00etan Loiolako turismo bulego aurretik irtenda. 19an gaztelaniaz eta 20an euskaraz. Ordu eta erdiko iraupena izango du.
Abuztuak 21, ostirala.
- Zestoako gune historikoa. 11:00etan, Zestoako udaletxearen aurretik irtenda. Euskaraz. Ordu eta erdiko ibilaldi laburra.
Abuztuak 26 eta 27. Asteazkena eta osteguna.
- Loiolako santutegia. 11:00etan Loiolako turismo bulego aurretik irtenda. 26an gaztelaniaz eta 27an euskaraz. Ordu eta erdiko iraupena izango du.
Abuztuak 29 eta 30. Larunbata eta igandea.
- Euskal errenazimenduko harribitxia, Bakardadeko kapera. 11:00etan Azpeitiko parrokiaren aurrean elkartuta. 29an euskaraz eta 30ean gaztelaniaz.