Iñigo Uzin (Azkoitia, 1960) izango da Ayesa Digital konpainiako lehendakaria izango da. Etzi, asteartea, gauzatuko dute enpresa horren salerosketa, eta hain zuzen, orduan hartuko du kargau azkoitiarrak. Uzin Mondragon Korporazioko presidente izan zen 2024ko abuztura arte, eta zortzi urtez kargu horretan egon ostean erretiroa hartua bazuen ere, lehendakari kargua hartuko du berriz ere, beste enpresa batean, ordea.
Eusko Jaurlaritzak, BBK fundazioak, Kutxabankek –Indarren bidez– eta Tekneik erosi zuten Ayesa 2025ko abenduaren azkenetan, baina azken hilabeteetan Vital fundazioa batu eta Kutxa kanpoan geratu da. Ayesa Digital zerbitzu digitalen nahiz garapen teknologiko aurreratuen arloan aritzen da lanean, eta lehen Ibermatica taldearen barruan egon zen. Dena den, joan zen urtearen bukaeran erosi zuten Ayesa 480 milioi euroren trukean. Dena den, salerosketa behin betiko asteartean gauzatuko da. Ayesak Donostian izango du egoitza.
Uzinekin batera ariko da Ayesa Digitalen gidaritzan Manu Baraza; izan ere, konteilari delegatua izango da, taldearen bide berrian. Ayesa Digitalen sustatzaileek espero dute zerbitzu digitalen Europako hornitzaile handiena izango dela enpresa.