Txikia IV.a, Fernandez de Barrena, Urra eta Ainitze Zumeta nagusi, Kirol Herri txapelketaren finaletan

Julene Frantzesena 2026ko martxoaren 30a

Zapatuan izan ziren aizkora eta harri jasotze modalitateetako finalak Izarraitz pilotalekuan. Aizkoran Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra nagusitu zen gizonetan, eta emakumeetan Oihana Fernandez de Barrena. Aizkoran, berriz, Mikel Lopetegi Urra eta Ainitze Zumeta zarauztarrak izan ziren garaile.

Kirol Herri banakako aizkora eta harri jasotze txapelketetako finalak izan ziren joan den larunbatean 19:00etan hasita, Izarraitz pilotalekuan. Herriko kaleak jendez leporaino bete ziren Korrikaren 24. edizioa Azpeititik igaro zelako arratsaldean, eta frontoira ere dozenaka lagun joan ziren, finalak ikustera. Sustraia kirol elkarteak antolatutako goi mailako herri kirol lehiak izan ziren zapatuan, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra, Oihana Fernandez de Barrena, Mikel Lopetegi Urra zarauztarra nahiz Anitze Zumeta zarauztarra izan ziren nagusi.

Aizkoran, gizonetan, Txikia IV.a, Mikel Larrañaga eta Hodei Ezpeleta Bihurri  lehiatu ziren, eta azkoitiarra izan zen enborrak ebakitzen aurrena; hark 15 minutu eta 57 segundo behar izan zituen lanak bukatzeko. Haren atzetik sailkatu zen Larrañaga (17:54) eta Bihurri (18:09). Emakumeetan, berriz, Fernandez de Barrena izan zen nagusi, ebaki beharreko enborrak 8 minututan eta 11 segundotan moztuta; bigarren egin zuen, halaber, Uxue Ansorregik (09:05).

Harri jasotzen ere gizonen eta emakumeen finalak jokatu zituzten. Gizonetan Urra izan zen garaile, 150 kiloko kopa 27 alditan altxatuta. Garmendia gehiago izan zen 137,5 kiloko harri kubikoarekin eta 125 kiloko bolarekin, baina hala ere, Urrarentzat izan zen garaipena. Emakumeentan, berriz, 75 kiloko zilindroa eta kubikoa nahiz 62,5 kiloko bola altxatu zituzten, eta Zumeta izan zen indartsuena; hark 28, 17 eta 28 altxaldi egin zizkion harriei, hurrenez hurren.

Argazkiak: Ibon Errazu Uria

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide