Azkoitiko Gaztetxea

Gaztetxea jendez lepo, Bulego, Istilu eta Jipoituak taldeen kontzertuekin

Aitziber Arzallus

Azkoitiko Bulego taldeak urtebetez kontzerturik ez emateko planak zituela, baina atzokoan salbuespena egin zuen, Azkoitiko Gaztetxeari babesa emate aldera.

Azkoitiko Gazte Asanbladak (AGA) Gaztetxe berriaren lehen egunetarako prestatu dituen jardueretan jende ugari parte hartzen ari da, eta horren erakusle da atzo gaueko kontzertuek izan zuten arrakasta. Istilu, Jipoituak eta Bulego taldeek kontzertu bana eman zuten, eta goraino bete zen espazio okupatu berria. Aipatzekoa da Azkoitiko Bulego taldeak urtebetez kontzerturik ez emateko planak zituela, baina atzokoan salbuespena egin zuen, Azkoitiko Gaztetxeari babesa emate aldera. Honako bideoan ikusgai Tom Lizarazu abeslariaren hitzartzea: 

(Argazkiak eta bideoa: Azkoitiko Gazte Asanblada)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide