Inar Olano eta Denis Santos, Gipuzkoako binakako txapeldun

Aitziber Arzallus 2026ko martxoaren 29a

Ekain Juaristik eta Xanet Aranak infantilen mailako Mendebalde txapelketa irabazi dute, eta Lur Juaristik eta Julen Zinkunegik, kimuen lehen mailakoa.

Asteburu emankorra izan da Oteiza pilota elkarteko gaztetxoentzat. Atzo, Inar Olanok eta Denis Santosek infantilen mailako Gipuzkoako binakako txapelketa irabazi zuten 18 eta 10 Ilunpe elkarteko bikotearen kontra.

Infantilen bigarren mailan, berriz, Ekain Juaristik eta Xanet Aranak Mendebalde txapelketa 18 eta 4 irabazi zuten Aretxabaletako bikotearen kontra, eta kimuen lehen mailan, Lur Juaristik eta Julen Zinkunegik beste horrenbeste egin zuten, Aretxabaletako bikotea 16 eta 6 mendean hartuta.

(Argazkiak: Oteiza pilota elkartea)

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide