Bi minutu lehiaketan saritutako ipuinak irakurriz bukatu dute aurtengo Geure Gelatik

Aitziber Arzallus

Aurrena, Onintza Enbeitak Bizitza baten txatalak liburua aurkeztu du Josune Herrartek lagunduta, eta ondoren irakurri dituzte iazko lehiaketan saritutako lanak.

Bukatu da aurtengo emakume idazleen Geure Gelatik azoka. Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Azkoitiko Udalaren laguntzarekin antolatzen duen ekimenaren hirugarren eta azken eguna izan da gaurkoa, eta aurreko bi egunetan bezala, jende ugari bertaratu da Elkarguneko Oteiza aretora. 

11:00etan hasita, Onintza Enbeitak Bizitza baten txatalak liburua aurkeztu du Josune Herrartek lagunduta, eta jarraian, iazko Bi minutu lehiaketan saritutako lanen irakurketari ekingo diote. Horrekin bukatu dute azokaren aurtengo edizioa. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide