24. Korrikak gaur arratsaldean zeharkatuko du Azkoitia, baina herritarrak goizetik ari dira hitzordu handirako gorputzak berotzen. 12:30ean hasita, Donibane paretik eliz atarira, Bizikorrika egin dute, eta eguraldiak lagundu ez badu ere, dozenaka izan dira aterkipean eta poliki-poliki korrika egin duten herritarrak. Eliz atarian bertsolariek egin diete korrikalariei ongietorria, eta ondoren, trikiti doinuek lagunduta potean ibili dira hainbat.
Kontzejupean, berriz, etxeko txikienek hamaika eratako eskulanak egiteko aukera izan dute Gukak jarri duen txokoan, eta asko izan dira han aterpe hartu duten familiak.
14:30etan, berriz, Berdura Plaza hartu dute herritarrek, herri bazkarirako. Txartel guztiak salduta, 500 lagun elkartu dira bazkaritarako. Bazkalostean, berriz, Tor magoak emanaldia eskainiko du plazan, eta gero iritsiko da Korrika herrira. Egitasmoa herritik pasatzen denean, Gotx elektrotxarangaren emanaldia izango da.
Korrika 18:45etan iritsiko da Azkoitira. Hona hemen eragileen lekuko hartzeen zerrenda, hurrenez hurren:
- 3.092. kilometroa, Munategin: Alberdi Mekanizatuak eta Anaitasuna mendi bazkuna.
- 3.093. kilometroa, Santa Kutzeko bidegurutzea: San Jose egoitza eta Abarketatxo ludoteka.
- 3.094. kilometroa, Ugarteigarango igerilekuko bidegurutzea: Plaza Ondo elkartea eta Azkoitiko EH Bildu.
- 3.095. kilometroa, Etxe-Zuri baserriaren bidegurutzea: Xeye, AEK, Erniarraitz eta Maxixatzen.
- 3.096. kilometroa, Bilgunearen parean: Floreaga ikastetxea eta Alai Batza.
- 3.097. kilometroa, Balda plazarako zubian: Ama Madalen eta Guka.
- 3.098. kilometroa, eliz atarian: Muxuxo, Plazaola eta Um Blem Ble elkartea.
- 3.099. kilometroa, Aingeru kaleko bidegurutzea: Azkoitia BHI Indarlan guraso elkartea, Izarraitz LH eta Xabier Munibe komunitatea.
- 3.100. kilometroa, Altzibartxo tabernaren bidegurutzea: Tropela elkartea eta Bulego taldea.
- 3.101. kilometroa, Oteiza frontoietako biribilgunea: Matadero Ekintzak eta Txirtiriki.
- 3.102. kilometroa, Xurdoneko etxea: Pitxilorak eta Txintxarri.
- 3.103. kilometroa, Egurbide errota parea: Aldapa eta 85eko neskak.
- 3.104. kilometroa, Olasoko bidegurutzea: Anaitasuna futbol taldea eta Azkoitri.
- 3.105. kilometroa, Azkarateko maldaren lehen zatia: Herrixen elkartea eta 79ko seinorak.
- 3.106. kilometroa, Azkarateko malda erdialdea: Basokerrak, Oteiza pilota elkartea eta Dean Team.
- 3.107. kilometroa, Azkarate malda goiko zatia: Bizilore eskola eta Txulue pilota elkartea.
- 3.108. kilometroa, Azkarate mendateko zubi amaiera: Azkoitiko Udala.
- 3.109. kilometroa, Azkarate errepide zaharreko bidegurutzea: Josu Trikiti eta Azkoitiko Laboral Kutxa.
- 3.110. kilometroa, Azkarate errepide zaharreko zubipea: Danobat kooperatiba eta Umore Ona.
- 3.111. kilometroa, Azkarateko tunel hasiera: Azkoitiko Gazte Asanblada eta Azkoitiko GKS.