Jakinarazi dute Korrikaren zozketako zenbaki sariduna

Julene Frantzesena 2026ko martxoaren 27a

Korrikako lekuko bat.

0874 zenbakia izan da zozketaren irabazlea, eta haren jabeak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko. Hain zuzen ere, Zigako (Nafarroa) Gamioko Borda landetxean zortzi lagunentzat asteburupasa irabazi du zenbaki horren jabeak.

Korrikaren aldeko zozketa berezia egin du AEK-k Azkoitian, eta gaur jakinarazi du zein den zenbaki sariduna: 0874. Zigako (Nafarroa) Gamioko Borda landetxean zortzi lagunentzat asteburupasa irabazi du zenbaki horren jabeak, eta hilabeteko epea izango du hark saria eskuratzeko. Hain zuzen ere, irabazleak Whatsappez jarri beharko du zozketaren antolatzaileekin harremanetan, 607 61 26 97 zenbakira mezua idatzita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide