Etzi, igandea, Erramu Eguna ospatuko dute Azkoitian. Ohi bezala, erramuak bedeinkatuta hasiko dituzte herriko kristauek Aste Santuko ekintzak. Igandean, 11:00etarako jarri dute hitzordua herriko plazan, eta orduan egingo dute ospakizun nagusia; izan ere, Felix Azurmendi herriko erretoreak herritarrek eskainitako erramuak bedeinkatuko ditu plazan, eta handik prozesioan joango dira parrokiara, meza nagusira.
Apirilaren 2an, Ostegun Santuan, jarraituko dute Aste Santuko ekitaldiek herrian, haur eta gaztetxoentzat parrokian egingo duten ospakizunarekin eta bisita gidatuarekin, mezarekin nahiz otoitzaldi isilarekin.
Halaber, aurten ere ez dute hutsik egingo Ostiral Santuko bi prozesio ezagunek; 17:00etan izango da Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna, eta ondoren, 18:00 inguruan, hasiko da prozesioa. Gauean, 21:30ean, Hilobirako Prozesio Santua egingo dute parrokiatik Jausoroko San Frantziskoren elizatxora edo Bakardadekoaren kaperara.
Egitaraua, osorik
Etzi hasi eta hurrengo igandera bitartean, askotariko ekitaldiak antolatu ditu Azkoitiko Parrokiak Aste Santurako. Hona hemen egitaraua, osorik:
Martxoak 29. Erramu Igandea.
- 11:00. Erramuen bedeinkapena herriko plazan, prozesioa eta meza nagusia parrokian.
Apirilak 2. Ostegun Santua.
- 11:00. Haur eta gaztetxoentzat ospakizuna parrokian.
- 17:00. Meza Santa Klarako elizan, gaztelaniaz.
- 19:00. Jesusen afariaren ospakizun meza parrokian, euskaraz.
- 21:00. Otoitzaldi isila.
Apirilak 3. Ostiral Santua.
- 09:00. Gogoetarako eta bisitarako eliza zabalduko da.
- 11:00. Gurutze Bidea.
- 16:00. Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna, Santa Klarako elizan, gaztelaniaz.
- 17:00. Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren ospakizuna euskaraz, parrokian, eta prozesioa, parrokiatik hasita.
- 21:30. Hilobirako Prozesio Santua.
Apirilak 4. Pazko Bezpera.
- 21:00. Parrokian Pazko Gaubeila, euskaraz: sua, pazko suzia eta uraren bedeinkapena. Berpizkunde Meza.
Apirilak 5. Pazko Igandea.
- 11:00. Pazko meza nagusia.