Igande goizaldean iritsiko da udako ordu aldaketa

Erredakzioa 2026ko martxoaren 27a

Erlojuak.

Etzi, martxoaren 29an, goizaldeko 02:00ak direnean 03:00etara doitu beharko dira ordulariak. Hala, udako ordutegia sartuko da indarrean, urriaren 25era arte.

Etzi, hilak 29an eta martxoko azken igandearen goizaldean, sartuko da indarrean udako ordutegia. Erlojuek 02:00ak markatzen dituztenean, 03:00etara doitu beharko dira ordulariak, eta horrenbestez, ordubete gutxiago izango du larunbatetik iganderako gauak.

Urriaren 25ean egokitu beharko da berriro ordua oraingora; izan ere, orduan sartuko da berriro neguko ordutegia. Bien bitartean, gaur egun baino beranduago argituko du egunak goizean, baina ilundu ere ordubete geroago egingo du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide