Berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka, herriko plazan

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 25a

Berreskuratutako liburu eta disko azoka, gaur, plazan. (Andoni elduaien)

13:30era bitartean plazako arkupetan egongo da Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak jartzen duen postua. Berreskuratutako liburuak eta diskoak eskuratu daitezke bertan.

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartearen ekimenez egiten den berreskuratutako liburu eta disko azoka ibiltariak Azkoitian egin du geldialdia gaur, asteazkena. Betiko moduan, plazako arkupetan jarri dute postua, eta 13:30era bitartean egongo da zabalik.

Plazara joaten diren herritarrek liburuak eta diskoak erosteaz gain, etxean dituzten aleak uzteko aukera ere izaten dute han.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide