Astelehenean goizez eta arratsaldez egingo dituzte odol ateraldiak Elkargunean

Andoni Elduaien 2026ko martxoaren 28a

Herritar bat odola ateratzen. (Anartz Izagirre)

09:30etik 13:00etara edo 16:30etik 20:30era izango dute herritarrek Elkargunean odola emateko aukera. 

Berriz ere iritsi da odola emateko ordua azkoitiarrentzat. Astelehenean, martxoko bigarren odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan, eta oraingoan, goizez zein arratsaldez bilduko du odola Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak; hain zuzen, 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:30era izango dute herritarrek odola emateko parada.

Astelehenean odola eman ohi duten herritarrek honezkero hitzartuta dute ordua, baina ematen hasi nahi dutenek edota informazio bildu nahi dutenek 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko dute. Azken hilabeteetan bezala, dei berezia egin nahi izan dute Euskadiko Odol Emaileen Elkartekoek; izan ere, zenbait odol erreserba maila oso baxuetan daude. Besteak beste, O-, A-, B- eta AB- odol moten erreserbak gehitzea behar du elkarteak.

Hurrengo odol ateraldiak apirilaren 20an, astelehenez, izango dira. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide